Sutea Aian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek baserri bat suntsitu du Aian, Gipuzkoan

Etxebizitza barruan zegoen pertsona bakarra, gizonezko bat, zauririk gabe atera zuten suhiltzaileek.

Aiako (Gipuzkoa) baserri bat suntsitu zuen atzo sute batek, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak gaur adierazi dutenez.

Atzo, 19:30 inguruan sortu ziren sugarrak, Aiako Altzola auzoko baserri batean. Antza denez, tximinia inguruan gertatu zen ezbeharra, Segurtasun Kontseilaritzaren arabera.

Iturri berberaren arabera, etxebizitza barruan zegoen pertsona bakarra, gizonezko bat, zauririk gabe atera zuten suhiltzaileek. Zenbait animalik, ordea, kalteak jasan zituzten sutearen ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X