Guggenheim Museoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2014ko Michelin Gidaren gala izango da gaur, Bilbon

Ekitaldia 20:30ean hasiko da eta Eneko Atxak zuzendutako Bizkaiko sukaldari ospetsu talde batek afaria eskainiko du.
18:00 - 20:00
Dena prest Michelin Gida berriaren aurkezpenerako

Espainiako eta Portugaleko 2014ko Michelin Gidaren aurkezpena egingo dute gaur gauean, Bilboko Guggenheim Museoan. Horrela, gaur ezagutuko dira jatetxerik onenak bereizten dituzten izar berriak iragarriko dituzte. Guztira, 300 gonbidatu izango dira ekitaldian.

Ekitaldia 20:30ean hasiko da eta bertan izango da Michael Ellis Michelin Gidaren zuzendari nagusia. Horrez gain, beste hainbat agintari ere bertan izango direla berretsi dute.

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburua, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia izango dira galan.

21:15ak aldera, Gida gorri berriko nobedadeak jakinaraziko dituzte eta izarrak lortu dituzten jatetxeen berri ere emango dute.

Gidaren aurkezpenean festa gastronomikoa ere izango da. Horrela, Eneko Atxak zuzenduko duen Bizkaiko sukaldari ospetsuen talde batek afaria eskainiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X