Emakumeen Kontrako Indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Madrilen, bikotekideak emandako kolpeen ondorioz

Emakumea hil ondoren, erasotzaileak 112 larrialdi zerbitzura deitu du, hilketa aitortzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gizonezko batek bikotekidea kolpez hil du Madrilen

Gizonezko batek bere bikotekidea, 44 urteko emakumea, hil du, bortizki kolpatuta,  gaur goizaldean, Madrilen, Torrelagunan. Ondoren, erasotzaileak berak 112 larrialdi telefonora deitu du, hilketa aitortzeko.

Aurretik baina, bizilagun batek deitu du larrialdi zerbitzura, gizon bat emakume bat gogor kolpatzen ari zela jakinarazteko.

Guardia Zibila eta SUMMA osasun zerbitzuko langileak esandako lekura joan dira, baina ordurako emakumea hilda zegoen: aurpegian eta buruan zituen kolpeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X