Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joaquin Fuentes haurren psikiatra, 2014ko Urrezko Danborra

Fuentesek urtarrilaren 20an jasoko du saria, San Sebastian egunean.
Joaquin Fuentes. Argazkia: You Tube.
Joaquin Fuentes. Argazkia: You Tube.

Joaquin Fuentes haurren psikiatrak jasoko du 2014ko Urrezko Danborra, urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean. Horrela erabaki du astelehen honetan Donostia Turismoaren Adminsitrazio Kontseiluak; Udalak baieztatu beharko du, ondorengo egunetan, izendapena.

Joaquin Fuentes Haurren Psikiatriaren Mundu Elkarteko presidente ordea da eta aditua autismoan. Josu Ruiz Gipuzkoako hiriburuko alkateordeak jakinarazi du "gehiengo zabalarekin" hautatu dutela.

Psikiatra donostiarra Gipuzkoako Poliklinikako Haur-Gazteen Psikiatria Zerbitzuko nagusia da gaur egun eta Gautenaren garapenean laguntza handia eman du, azken hiru hamarkadetan. Gipuzkoak autismoa duten pertsonekin egiten du lan Gautenak.

Joaquin Fuentesen hautagaitza ez zegoen abenduaren 18an eztabaidatu zituztenen artean. Ez zen akordiorik egon egun hartan. Ruizek esan du babes zabala izan duela eta ez dela arazorik egongo Udalak baieztatzeko; aste honetan bertan egin liteke osoko bilkura, horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X