Errege Etxea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako erreginak eta Letizia printzesak soldata finkoa izango dute

Erreginak 131.739 kobratuko ditu 2014. urtean eta Asturiasko printzesak, berriz, 102.464 euro.
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Espainiako erregeak soldata finkoa jarri die erreginari eta Letizia printzesari. 2014. urtetik aurrera, erreginak erregearen soldataren % 45 kobratuko du, eta Letiziak, berriz, % 35. Horrez gain, Elena infantak 25.000 euro kobratuko ditu.

Erreginak 131.739 kobratuko ditu 2014. urtean, eta Asturiasko printzesak, berriz, 102.464 euro.

Errege Etxeak gaur jakitera eman duenez, aurrekontuaren 7,7 milioi euroetatik, Juan Carlos I.a erregeak 292.752 euro kobratuko ditu, eta printzeak, berriz, 146.376 euro.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X