Itsasoak euskal kostaldeari atsedenaldi txiki bat eman dio
Itsasoak euskal kostaldeari atsedenalditxo bat eman dio. Olatuak direla eta alerta laranja ezarrita zegoenez, kostaldean segurtasun neurriak areagotu dituzte; izan ere, asteburuko denboraleak portu asko txikituta utzi zituen. Kostaldeko udalerriak babesteko lanean presaka aritu dira azken orduotan, batez ere Bermeon. Horrela, blokeak jarri dituzte portuko morruan, baina Frantxunatzeta morru zaharraren atzean dauden arrantzaleen lonjak urak hartu ditu. Bloke gehienek itsasoaren enbatari eutsi diote, baina portua eta inguruak itxi egin behar izan dituzte.
Donostian, Salamanca pasealekuan, olatu batek telebistako kamerari bat zauritu du, DYAk eta lekukoek jakitera eman dutenez. 18:45 aldera biktima denboralea grabatzen ari zenean, olatu handi batek harri-lubeta gainditu du, Salamanca pasealekuan sartu da, eta zenbait lagun aurretik eraman ditu. Kamerariak besoan eta gerrialdean min hartu du. DYAko anbulantzia batek artatu eta Donostiako ospitalera eraman du. Kursaaleko zubia itxita egon dira gauerdira arte.
Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidea 18:00etan itxi dute.
Getxoko Udalak (Bizkaia) Ola jatetxetik Portu Zaharrera doan errepidea itxi du, eta Arriluzeko kaia eta Ereagako pasealekua ere itxi dituzte.
'0' egoera, bertan behera
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Babes Zibileko (LABI) '0' egoera bertan behera utzi du alerta laranjaren faserik okerrena pasatu eta gero, agiri batean jakitera eman duenez.
Nahiz eta olatuen abisuak gauerdian bukatu, itsasgora (21:00) pasatu eta gero larrialdi plana bertan behera uztea erabaki du Jaurlaritzak.
00:00etan abisu horia ezarriko dute, baina haize-boladengatik. 06:00etan alerta laranja ezarriko dute, eta 18:00etara arte iraungo du.
Larunbaterako beste denborale bat iragarri dute, baina gaurkoaren oso antzekoa izango da, adituen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Arratsaldeko 17:00ak baino minutu batzuk lehenago iritsi da Korrika Euskal Herriko lehen hiriburura, Maulera. Gazte zein heldu, jende andana aritu da lasterka lekukoaren atzetik eta une dibertigarri eta politak bizi izan dira Zuberoako hiriburuan. Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.