Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Infanta: 'Berarengan konfiantza nuen, eskatu zidan eta onartu nuen'

Cristina infantak Noos auziko Jose Castro epailearen aurrean egindako deklarazioa hedabideetara filtratu da.
18:00 - 20:00
Cristina infantak dio etxean sekula ez dutela negozioez hitz egiten

"Berarengan konfiantza nuen, iradoki egin zidan eta onartu egin nuen", adierazi zuen Cristina infantak Jose Castro Noos auziko epailearen aurrean inputatu gisa otsailaren 8an egin zuen deklarazioan.

Hala adierazi zuen Infanta Cristinak epailearen aurrean egindako deklarazioan, hedabideetara filtratutako transkripzioaren arabera.

Cristina infantak azaldu zuenez, haren senarra den Iñaki Urdangarinek elkarrekin enpresa bat eratzea proposatu zion euren lanbideetatik irabazten zuten dirua bideratzeko.

"Hortik aurrera nik ez dut zerikusirik izan, dena berak eraman du, nik ez dut ezertan esku hartu", erantzun zion Jose Castrori. Cristina infantak ustez iruzur fiskala egin eta dirua zuritu izanaren zantzuak zaudela argudiatuta, inputatu gisa deklaratzera deitu zuen Noos auziko epaileak.

Aizoon enpresaren jarduerari eta kudeaketari buruzko ezagutzarik ez zuela berretsi zuen, eta haren senarrarengan konfiantza osoa zuelako lagundu ziola proiektuan.

Bere izena Ogasunaren aurrean babesteko erabiltzea ez zukeela inoiz onartuko azaldu zuen: "Inoiz ez nukeen onartuko, inoiz ez". Izan ere, infanta Cristinari egin zizkioten galdera horietako batean haren izena Ogasunaren aurrean babesteko erabil zezaketela azpimarratu zuten.

"Ni haurren zaintzaz arduratzen nintzen eta, nire senarra, gastuez"

Juan Carlos I.a erregearen alabak hainbat galdera erantzun behar izan zituen 6 ordutik gorako iraupena izan zuen deklarazioan. Jesus Maria Silva haren abokatuaren galderen harira, senarrak eta berak eginkizunak banatuta zituztela azpimarratu zuen: "Ni arduratzen nintzen haurrez, horien zaintzaz eta horiekin zerikusia duen guztiaz eta nire senarrak zuen gastuen ardura".

Halaber, zerga, justizia eta ekonomia alorretan duen ezagutza "oso oinarrizkoa" dela adierazi zuen.

Caixan egiten duen lana ere hizpide izan zuen. Azaldu zuenez, "askotan" eta "orokorrean" aurrez irakurri gabe sinatu izan ditu dokumentuak. Aurrean zuen pertsona haren departamentuaren konfiantzazkoa bazen, irakurri gabe sinatzen zuela adierazi zuen. "Dokumentuak aurkezten dizkidan horrengan konfiantza badut, sinatu egiten ditut", gaineratu zuen.

Bestalde, Aizoon enpresako bileretako zenbait aktetan ikusi zituen sinadurak haren gizonarenak izatea ezbaian jarri zuen.

Justizia ministroak lekuko gisa deklaratzeko eskaera ukatu egin du Castro epaileak

Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroak Noos auzian lekuko gisa deklaratu zezan Diego Torresen abokatuak egindako eskaera baztertu du Jose Castro epaileak.

Auto batean azaldu duenez, aurrez ere Gallardon inputatzeko egindako eskaria atzera bota zuen. Gallardon Madrilgo alkate ohiak Madril 2016 Olinpiar Jokoetako hautagaitza bultzatzeko Noos institutua kontratatu zuen, baina Castro epailearentzat hori ez zen nahikoa deklaratzera deitzeko. "Geroztik ez dute hartutako erabakia aldatzeko datu berririk ekarri", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X