Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi mendizale hil dira Avilan, eroriko bat izan ondoren

Madrileko eta Avilako 41 eta 45 urteko bi gizonezko dira hildakoak.
Bi mendizale hil dira Avilan. Argazkia: EFE
Bi mendizale hil dira Avilan. Argazkia: EFE

Madrileko eta Avilako 41 eta 45 urteko bi eskalatzaile hil dira larunbat honetan Avilan, "La Araña" izeneko eskalada bidea egiten ari zirela eroriko bat izan ostean, Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Babes Zibileko Erreskate Taldeko kideek eta guardia zibilek parte hartu dute erreskate lanetan.

Istripuaren berri izan ostean, erreskate taldeko kideak bertaratu dira tokira helikoptero batean.

Helikopteroak lur hartu du eta erreskate taldeko kideak jaitsi dira. Ondoren, Hoyos del Espinoko heliportura abiatu dira, Mendiko Unitateko guardia zibilak jasotzera eta horiek ere istripuaren tokira eraman dituzte.

15:00ak aldera bi gizonezkoren heriotza baieztatu dute Erreskate Taldeek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X