Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Balmasedan eta 80 lagun etxetik atera dituzte

Sutea etxebizitza eraikin bateko garajean gertatu da, eta bizilagunak kiroldegira eraman dituzte. Ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Sutea Balmasedako garaje batean

Sutea izan da gaur goizean Balmasedako (Bizkaia) Galtzada etorbideko garaje batzuetan, eta 80 bizilagun etxetik atera eta kiroldegira eraman dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 07:15ean eman dio abisua Ertzaintzari, lau ataritako bizilagunen garajean sua piztu dela ohartarazteko.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X