Hondakinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak 2013an sortutako zaborren % 38 birziklatu du, % 4,5 gehiago

"Hau da Gipuzkoako zaborren errealitatea, polemika antzuen eta alderdi politikoen arteko eztabaidetatik haratago", esan du Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak.
Gipuzkoak 318.000 tona hondakin sortu zituen 2013an. EiTB.
Gipuzkoak 318.000 tona hondakin sortu zituen 2013an. EiTB.

Gipuzkoak 318.000 tona hiri-hondakin sortu zituen 2013an, eta horietatik 190.400 (%60) zabortegietara eraman zituzten. % 38, berriz, gaika bildu zituzten, 2012an baino % 4,5 gehiago.

Datuak Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eman ditu, Ainhoa Iraola foru zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan. Bertan, 2013ko zaborren kudeaketa publikoaren berri eman dute, mankomunitateek emandako datuetan oinarrituta.

Errazkinek "oso positibotzat" jo du 2013an izandako emaitza eta % 38ko birziklatze tasa azpimarratu du. Tasa horrek, gainera, gora egin du aurten, % 40ra iritsi arte, duela bost urteko kopurua ia bikoiztuta. "Zabortegietara gero eta hondakin gutxiago botatzen dira", esan du Errakinek, 2007an baino heren bat gutxiago. Hondakin organikoen gaikako bilketak emandako "aurrerakada" ere aipatu du, % 70 igo baita.

"Hau da Gipuzkoako zaborren errealitatea, polemika antzuen eta alderdi politikoen arteko eztabaidetatik haratago", esan du Ingurumen diputatuak. Errazkinen iritziz, datuek argi uzten dute "posiblea dela hondakinak era jasangarrian eta eraginkorrean kudeatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X