Araba Euskaraz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona, euskararen alde igande honetan Arabar Errioxan

Festan bildutako dirua Lapuebla de Labarcako Assa ikastolak jasoko du; bertan, 0 eta 18 urte arteko 380 ikasle dituzte.
Igandean “egun izugarri bat” pasatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek. EiTB
Igandean “egun izugarri bat” pasatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek. EiTB

Milaka pertsona espero dira igandean Arabar Errioxan, Lapuebla de Labarcan ospatuko den Araba Euskaraz festan. Jai horrekin, Assa ikastolaren proiektua indartu nahi da; bertan, 0 eta 18 urteko ikasleei euskaraz ikasteko aukera eskaintzen zaie.

Lehendakaritzako iturriek baieztatu dutenez, Iñigo Urkullu eta Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu Arabako ikastolen festan izango dira. “Mugan bizi bizi” da festaren leloa, Burgoseko mugan euskara bizirik dagoela adierazteko.

Araba Euskaraz Elkarteko zuzendari Joseba Aginagaldek adierazi du festan bildutako dirua Assa ikastolak jasoko duela. 1977an sortu zen, dozena bat ikaslerekin, eta egun 380 inguru ditu.

Arabar Errioxan eta Nafarroarekin muga egiten duen zonaldean “erreferentziazko irakaskuntza zentroa” dela adierazi du Aginagaldek, eta Batxilergorako ikasgela berriak irekitzea dela eman beharreko hurrengo pausoa.

Horretaz gain, igandean lortuko duen finantziazioaren zati batekin, inguruko 36 udalerritatik gerturatzen diren ikasleen garraioaren gastuak ordaindu nahi direla adierazi du zuzendariak.

Arabar Errioxan euskarak bizi duen egoerari dagokionez, Aginagaldek gogorarazi du Assa ikastola zabaldu zutenean, oso jende gutxik erabiltzen zuen hizkuntza zela; egun, aldiz, 30 urte inguruko jendea euskalduna dela eta euskaraz mintzatzen dela adierazi du.

Hala ere, Elkarteko zuzendariaren aburuz, euskararen arazo nagusia ez da ezagutza, erabilera baizik; izan ere, pertsonen arteko harremanetan, batek euskaraz ez badaki, gazteleraz hitz egiten da. Hori dela eta, instituzioei harreman pertsonaletan euskararen erabilera indartzeko neurriak eskatu dizkie.

Azkenik, igandean Lapuebla de Labarcara gerturatzeko deia egin du Aginagaldek, ikastolei lagundu eta “egun izugarri bat” pasatu ahal izateko publiko guztientzat antolatu diren dozenaka ekintzetan. Ebro ibaiaren inguruan bost ekintza eta dibertsio gune egongo direla adierazi du, eta festara Fuenmayor aldetik gerturatzea gomendatu du, Guardiako iparraldea lanengatik itxita baitago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X