Ezbeharra Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi urteko mutil bat hil da igerileku batera erorita, Mañerun

Dirudienez hamar bat minutu egin zituen urpean umeak, senitartekoak ohartu ziren arte. Atera zutenean oso larri zegoen, eta suspertzen saiatu ziren arren, ospitalean hil zen.

Zazpi urteko mutiko bat hil da Mañerun, Nafarroan, etxe bateko igerileku partikularrera erori ostean. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. DYAk jakitera eman duenez, hamar bat minutu egin zituen urpean umeak, senitartekoak ohartu ziren arte.

Uretan zegoela konturatu eta berehala atera zuten, baina ordurako oso larri zegoen umea. Larrialdi zerbitzuei abisua eman zieten 20:33 aldera,  eta bi anbulantzia bertaratu ziren.  Osasun zerbitzuko langileak ordu erdiz saiatu ziren tokian bertan haurra suspertzen, baina ez zuten lortu. Nafarroako ospitalera eraman zuten, eta han hil zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X