Petrolioa bilatzeko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak baimena eman dio Repsoli Kanarietan zundaketak egiteko

Behin baimena lortuta, Repsolek eta Woodside Energy Iberia eta RWE Dea AG bazkideek arau batzuk jarraitu beharko dituzte zundaketak egiterako orduan.
Teknopolis | energia berriztagarriak | petrolioa
Teknopolis | energia berriztagarriak | petrolioa

Industria Ministerioak baimena eman dio Repsoli Kanarietatik gertu dauden uretan petrolioa bilatzeko asmoz zundaketak egiteko, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera.

Behin baimena lortuta, Repsolek eta Woodside Energy Iberia eta RWE Dea AG bazkideek arau batzuk jarraitu beharko dituzte zundaketak egiterako orduan. Besteak beste, arriskuak ekiditzeko neurri prebentiboak ezarri ditu Gobernuak.

Zundaketak jarrera dinamikoko itsasontzi baten bitartez egingo dira, Kanarietako kostatik 60 bat kilometrora. Harri eta fluidoen laginak hartuko dituzte, bertan hidrokarburorik dagoen detektatzeko.

Baimenak berarekin "ez dakar inolaz ere petrolioa ateratzea", eta, bultzatzaileak etorkizunean jarduera hori egin nahiko balu, "proiektu berri bat aurkeztu beharko luke", eta ingurumen ebaluazio berri bat egingo litzateke, partaidetza publikora irekita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X