Kanarietan prospekzioak egitea onartu du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak atzera bota ditu 2012ko martxoan onartutako dekretuaren aurka aurkeztutako zazpi errekurtsoak. Horrela, Kanarietako uretan petrolioa bilatzeko prospekzioak egitea onartu dute.
Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzibideko aretoak atzera bota ditu Lanzaroteko eta Fuerteventurako kabildoek, Kanarietako Gobernuak, Ekologistak Martxanek, Cesar Manrique Fundazioak eta Izquierda Unidak aurkeztutako errekurtsoak.
Epaietan Gobernuaren dekretua legezkoa dela konfirmatu dute eta hidrokarburoen ikerketarako baimenak ematen ditu, gutxienez, aurkako boto batekin.
Lanzarote eta Fuerteventurako kostaldean zundaketak egitea onartu zuen dekretu horrek. Maiatzaren 29an, Auzitegi Gorenak epaia jakitera eman baino aste batzuk lehenak, Ingurugiro ministerioak Repsoli zundaketak egiteko baimena eman zion, baina baldintza batzuekin.
Espainiako bost talde ekologista nagusiek 200.000 sinadura utzi zituen ekainaren 17an, 183 herrialdetan jasotakoak, Repsolen egoitzan, Madrilen.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak