Kanarietan petrolioa bilatzeko zundaketak egingo ditu Gobernuak
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ostegun honetan bidea libre utzi dio "zundaketak" egiteari petrolioa bilatzeko Kanarietatik gertu dauden uretan, baina neurri "prebentiboak" ezarri ditu, balizko arriskuak ekiditeko.
Ministerioak aldeko ingurumen inpaktuaren deklarazioa bidali dio "Kanariak 1etik 9ra izendatutako hidrokarburoen ikerketa baimenetan zundaketak egiteko perforazio proiektuari".
Azterketak jarrera dinamikoko itsasontzi baten bitartez egingo dira, Kanarietako kostatik 60 bat kilometrora. Harrien eta fluidoen adierazgarriak hartuko ditu, gunean hidrokarburoa dagoen detektatzeko.
Baimenak ez dakar "petrolioa ateratzea inolaz ere", eta, bultzatzaileak etorkizunean jarduera hori egin nahiko balu, "proiektu berri bat aurkeztu beharko luke", horri ingurumen ebaluazio prozedura berri bat egingo litzaioke, partaidetza publikora irekita.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak