Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nojako hondartzan bainatzen ari zen adingabe bat desagertu da

Hiru lagunekin bainua hartzen ari zen Nojako Ris hondartzan, Suanceseko kanpinetik gertu, baina uretatik ateratzeko arazoak izan zituen.

17 urteko neska baten bila ari dira Larrialdi Zerbitzuak eta Segurtasun Indarrak Nojan (Kantabria), hondartza batean bainatzen ari zela desagertu ondoren.  

112ko iturriek jakitera eman dutenez, neskatoa beste hiru lagunekin bainua hartzen ari zen Nojako Ris hondartzan, Suanceseko kanpinetik gertu, desagertu zenean.

Bizilagun baten Kantabriako Gobernuko larrialdi zerbitzuari hots egin zion goizaldeko 2:45ean,  neskek uretatik ateratzeko arazoak zituztela ohartaraziz. Batek bere kabuz ateratzea lortu zuen, baina bigarrena desagertu egin da.

Helikoptero bi, ontzi bat, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko urpekariak eta larrialdi zerbitzuak neskaren bila ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X