Madrilgo artzapezpiku
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osoro Madrilgo artzapezpiku izendatu du aita santuak

Gainera, Antonio Cañizares Valentziako artzapezpikua izango da, Vatikanok ohar batean jakitera eman duenez.
Osoro Madrilgo artzapezpiku izendatu du aita antuak
Osoro Madrilgo artzapezpiku izendatu du aita antuak. Argazkia: EiTB

Frantzisko aita santuak Carlos Osoro izendatu du Madrilgo artzapezpiku,  Antonio Maria Roucok bere karguari uko egin eta gero. Gainera, Antonio Cañizares Valentziako artzapezpikua izango da, Vatikanok ohar batean jakitera eman duenez.

Roucok 75 urteak gainditu ditu eta, ondorioz, erretiroaren adina iritsi zaio artzainari. Behin muga hori gaindituta, nahitaezkoa dute karguari uko egin eta horren berri ematea eta hortik aurrera, Aita Santuari dagokio onartu edo ez.

Osoro Castañedan (Kantabria) jaio zen 1945. Urtean eta 1973an apaiz izendatu zuten eta 1997ko otsailean Ourenseko artzapezpiku. Handik urte batzutara, 2002an, hain justu, Oviedoko artzapezpiku izendatu zuten eta 2009ko urtarrilaren zortzitik Valentziako elizbarrutira pasa zen.

Azken hau ordezkatzeko, bestalde, aita santuak Antonio Cañizares Valentziako artzapezpiku izendatu du. Cañizares Lloverak 68 urte ditu eta Utilen, Valentzian jaio zen 1945eko urriaren 15ean. Teologian doktorea da eta 1970ean Valentziako apaiz izendatu zuten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X