Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste neska baten bahiketaren ahalegina ari dira ikertzen Valentzian

11 urteko biktimari bere atarian eraso zioten, Quart de Poblet udalerrian, baina ihes egitea lortu zuen. Polizia gertaturikoa ari da ikertzen.

Polizia Nazionala beste adingabe baten heldu batek egindako ustezko bahiketaren ahalegina ari da ikertzen; kasu honetan, adingabea 11 urtekoa da eta gertakaria Valentziako Quart de Poblet udalerrian jazo da, asteazkenean, Europa Pressi polizia-iturriek jakinarazi diotenez.

Biktimari bere atarian eraso zioten, ahoa estaliz eta burutik hartuz, kalera eramaten saiatuz, baina ihes egitea lortu zuen. Neskaren gurasoek jarri dute salaketa.

Kontsultatuko iturrien arabera, salaketan horrela dago islatuta. Neska bere etxetik irten zen, erosketa bat egiteko asmoarekin, eta hara zihoala kolore zuriko furgoneta bat bere parean gelditu zen eta galdetu zion ea ba al zekien non dagoen kale zehatz bat. Neskak jakinarazi duenez, ezetz esan zion, eta dendarako bidean jarraitu zuen, baina konturatu zen gizonaren ibilgailua berarengandik metro gutxitara zegoela geldirik.

Askatzea lortu zuen eta susmagarriak korrika egin zuen ihes

Erosketa amaituta, etxerako bidea hartu zuen. Atarian atezain automatikoa jo zuen eta amak ireki zion, bera eraikinean sartzeko. Barruan, nabaritu zuen norbaitek ahoan jarri ziola eskua eta beste eskuarekin burutik heldu ziola eta kanpora ateratzen ari zela. Neskak askatzea lortu zuen, eta susmagarriak korrika egin zuen ihes.

Poliziaren salaketaren arabera, susmagarria 45 bat urteko gizonezkoa da, gehienez 1,70 metrokoa, lodia;  prakak eta kamiseta urdinak zeramatzan.

Valentzian jazotako kasu hau azken hilabeteetan Madrilen izandakoei gehitu zaie. Antza susmagarri bakar batek egin ditu Madrileko ahalegin guztiak. Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkariaren arabera, Poliziaren etsai publikorik handiena da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X