Hondakinen kudeaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak biltzen duen materia organikoaren kopurua bikoiztu du 2014an

Bestalde, geroz eta hondakin gutxiago bidaltzen du zabortegietara. Aurten, lehen zazpi hilabeteetan, 101.908 tona bidali ditu, eta 2013an epe berean, 113.5047 tona.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. Artxiboko irudia: EFE

Gipuzkoak biltzen duen materia organikoaren kopurua bikoiztu du 2014ko lehen zazpi hilabeteetan aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Aurten, 13.294 tona materia organiko bildu dira Gipuzkoan.

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak "hondakinen alorrean egindako aldaketa eskertu" die herritarrei, Donostiako Alderdi Ederreko erakusketan jarri duten irekiera ekitaldian, eta erakusketa esker on hori adierazteko dela gaineratu du.

Bi eragile izan omen dira funtsezkoak materia organikoaren bilketa aldatzeko: batetik, herrietan hondakinak biltzeko sistema eraginkorrak ezartzea, eta, bestetik, herritarren konpromisoa eta ahalegina.

Bestalde, Gipuzkoak geroz eta hondakin gutxiago bidaltzen ditu zabortegietara. Aurtengo lehen zazpi hilabeteetan, iaz epe berean baino % 10,2 gutxiago bidali da zabortegira (2013an, 113.507 tona eraman ziren, eta 2014an, 101.908 tona). Halaber, Gipuzkoan 170.000 errefusa tona sortzea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela zazpi urte baino % 38,5 gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X