Nazioarteko eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alzheimerra, 65etik gorakoei gehien eragiten dien gaitz neurologikoa

Espainian 800.000 pertsonari eragiten dien eritasuna da, baina horietako asko (% 30-%40) diagnostikatu gabe daude.
18:00 - 20:00
Alzheimer gaixoen 10etik bat, 65 urtetik beherakoa da

Alzheimerra da espainiarrei gehien eragiten dien gaitz neurologikoa, 800.000 pertsonari guztira, eta horietatik gehienak 65 urtetik gorakoak dira. Hala ere, kasuen % 30-%40 diagnostikatu gabe daude, nahiz eta diagnosi azkarra ezinbestekoa den gaixoen bizi kalitatea hobetzeko.

Gaur, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da eta adituek gaixotasuna dutela jakin gabe daudenen kopuruaz ohartarazi nahi dute. Kasuen % 80an gaitza hasierako fasean dago, eta, hori dela eta, sintoma txikienaren aurrean medikuarengana joatea aholkatu dute.

Denborak eta espaziok nahastea, hizkuntzarekin arazoak izatea, eta aldartean edo nortasunean aldaketak izatea dira gaixotasunaren zantzuetako batzuk.

Guillermo Garcia Espainiako Neurologia Elkarteko kideak onartu du gaixoentzat zaila dela alzheimerraren sintomak eta adinak eragindako aldaketak bereiztea. "Hori dela eta, garrantzitsua da adinak ez duela dementzia eragiten gogoratzea; adinarekin ikasteko edo gogoratzeko arintasuna galtzen da, baina memoria galtzea edo eguneroko gauzak behin eta berriz ahaztea ez daude adinarekin lotuta", azaldu du.

Diagnosi goiztiarra bultzatzea garrantzitsua da gaixoen bizi kalitatea hobetzeko, izan ere, sendabiderik ez badago ere sintomak atzeratzeko tratamenduak badaude.

Bestalde, gaixoak sozializatzearen beharra azpimarratu du: "Memoria galerak dituzten gaixoek etxean gelditzeko joera dute, baina alderantziz egin behar da eta ahalik eta gehien sozializatzea lortu behar da".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X