Sute batek erabat kiskali du Campofrioren Burgoseko lantegia
Sute batek erabat kiskali du Campofrio multinazionalak Burgosen duen lantegia. Dagoeneko, suhiltzaileek sua kontrolpean dute, baina oraindik ere beste pare bat egun beharko dituzte garrak erabat itzaltzeko.
Inor ez da zauritu, baina sutearen ondoren sortu den ke toxikotik babesteko, 400 pertsona inguru etxetik atera dituzte.
Dena den, garrak kontrolatu eta airearen kutsadura maila neurtzeko analisiek negatibo eman ostean, amoniako partikularik gabe, etxera itzultzeko baimena eman diete bizilagunei. Hala ere, etxe barruan egoteko eta leihoak itxita mantentzeko aholkatu diete.
Su-garrak 06:45ean piztu dira, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Lehen hipotesien arabera, zirkuitulabur batek piztu du sua, baina lantegi barrura sartu arte itxaron beharko dute ikertzaileek informazio gehiago eskuratzeko. Oraindik ere suhiltzaileak lantegi barruan lanean ari dira, eta ezinezkoa da barrura sartzea.
Javier Lacalle Burgoseko alkateak azaldu duenez, Campofrioren lantegian leherketarik izan ez bada ere, "erabat suntsituta gelditu da". Aipaturiko lantegian 1.000 lagunek egiten dute lan, eta Campofriok Burgosen etorkizuna izan dezan "ahal den guztia" egingo duela iragarri du Burgoseko Udalak.
Campofrioko zuzendaritzak bilera egin du langileekin
Campofrio enpresako zuzendaritzak langileekin bilera egin du, eta bertan azaldu die beharrezkoak diren jokaerak egingo dituztela ekoizpena "lehenbailehen" abiarazteko.
Multinazionalak ohar bat bidali du hedabideetara, eta lasaitasun mezua zabaldu nahi izan die langileei, bezeroei, hornitzaileei eta kontsumitzaileei. Halaber, eskerrak eman ditu erakunde publikoen artetik jaso duen babesagatik.
Enpresako agintariak suteak eragin dituen kalteen jakitun dira, baina produktuen hornidura Espainian eta beste herrialdeetan bermatzeko beharrezko neurriak hartu dituztela iragarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.