Euskararen Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.800 webgune gehiago .eus dira jada

2014ko udaberritik milatik gora elkartek, enpresak eta erakunde publikok, tartean eitb.eus-ek, egin dute domeinu aldaketa. Gaurtik aurrera publiko orokorrak egin ahalko du erregistroa.
18:00 - 20:00
1.000 webgunetik gora daude jada .eus domeinuarekin

1.813 webgunek .eus deitura dute dagoeneko, eta erdietsitako marka ospatzeko ekitaldia egin du gaur, Euskararen Naziarteko Eguna den honetan, Puntueus Fundazioak EiTBko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela. Lehen fase honetan, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek aldatu dute domeinua, eta abenduaren 3 honetatik aurrera, nahi duen orok egin ahalko du erregistroa.

Agerraldian Josu Waliño Puntueus Fundazioko zuzendari nagusiak azaldu duenez, 1.292 domeinu-izen erregistratu dira 2014ko udaberritik; % 95, Euskal Herrikoak, eta % 5, atzerrikoak. Izan ere, "PuntuEUS domeinua euskara eta euskal kulturaren komunitatea da, guztiona, muga geografikorik gabekoa". Ekitaldiaren ostean, baina, Waliñok Twitter bidez jakinarazi du jada 1.813 direla .eus domeinura pasatutako webguneak.

Orain arte .com edo .net deitura zuten eta orain .eus duten enpresa, hedabide eta erakunde publikoetako webguneen artean, mota eta alor askotakoak daude: euskarari lotutakoak, hezkuntza mundukoak, norbanakoak? EiTBko webgunea da .eus-erako jauzia egin duenetako bat, arazoaren 25etik baita eitb.eus.

Helburua urtea amaitu aurretik 2.000 webgune .eus domeinuarekin erregistratzea dela esan du Puntueus Fundazioko zuzendariak. Izan ere, abenduaren 3 honetatik aurrera, nahi duen orok egin ahalko du erregistroa Fundazioaren atarian. Automatikoki esleituko dira izena, gainerako domeinuekin egiten den bezala. .eus deitura izateko, baina, bi baldintza bete beharko ditu eskatzaileak: batetik, webgunearen zati bat euskaraz izan beharko da, eta, bestetik, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan beharko ditu. Domeinua eskuratzeko ordaindu beharrekoari dagokionez, prezioa erregistratzaileek jartzen dutela esan dute Fundazioko arduradunek, baina publiko orokorrari zabaldutako fase honetan aurrekoan baino merkeago izango direla aurreikusi dute.

Hain justu, Durangoko Azokari begira, erregistroa bultzatzeko promozio berezia eskainiko du Fundazioak. Norbanakoek bere izen edo abizena .eus domeinupean erregistratzeko aukera izango dute erdi-prezioan. Hala, 30 euroren truke, domeinu-izena, posta elektronikoko 20 kontu, 2 GB-eko espazioa eta transferentzia ahalmen mugagabea erosteko aukera izango da abenduaren 6an, 7an eta 8an Durangoko Azokan Puntueus Fundazioak izango duen standean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X