Urretxu-Zumarraga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santa Luzia eguneko azoka egin dute Zumarragan eta Urretxun

Euskal Herriko abere azokarik garrantzitsuenetako bat da. Animaliez gain, 510 postu jarri dituzte.
18:00 - 20:00
Santa Luziako feria ospatzen Zumarragako eta Urretxuko kaleetan

Urretxun eta Zumarragan egun handia dute gaur, Santa Luzia eguna, hain zuzen ere. Urtero, abenduaren 13an, azoka egiten dute eta gaur ere Zumarragako eta Urretxuko kaleak jendez beteta izan dira. Santa Luzia eguneko azoka abere azoka izan da historikoki, baina gaur egun era guztietako produktuak eskuratu daitezke bertan.

Hala, gaurko azokan 510 postu jarri dituzte eta era guztietako produktuak erosteko aukera izan dute bisitariek: fruta, barazkiak, loreak, eztia, ogia, gazta, taloa...

Halaber, erakustaldiak eta lehiaketak ere izan dira. Errezil sagarren lehiaketa, esaterako, Gabiriako ekoizle batek irabazi du.

Arratsaldean, pilota jaialdia izan da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hala ere, ez da arratsaldeko eskaintza bakarra izan; izan ere, Miriam Inzak, Salda Badago, eta Imuntzo eta Beloki musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera ere izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X