Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteriak 4,7 milioi banatu ditu Bilbo, Abadiño eta Portugaleten

Erregetako Loteriaren bigarren eta hirugarren sarietako parte bat hiru herri bizkaitarretan saldu da.
18:00 - 20:00
2. saria, Abadiño eta Bilbon; 3. saria, Portugaleten

Erregetako Loteriaren sari nagusia 55.487 zenbakiari egokitu zaio, eta Madrileko Leganes auzoan saldu dute osorik. Euskal Herrian, halaber, zoriona ere izan da, baina soilik Bilbon, Portugaleten eta Abadiñon (Bizkaian) saldu dira bigarren eta hirugarren sarietako hainbat txartel. Guztira, 4,7 milioi euro banatu ditu Erregetako Loteriak Bizkaian.

Aipatu bezala, zozketaren sari nagusia, bi milioiko saria serie bakoitzeko (200.000 euro dezimo bakoitzak) 55.487 zenbakiari dagokio. Hala, sari potoloaren txartel guzti-guztiak Leganeseko 4 zenbakiko saltokian saldu dira.

Gurean ere diru apurra zabaldu da, bigarren eta hirugarren sariek utzitakoa, alegia. Bigarren sariak, 43.743 zenbakidunak, Abadiñon eta Bilbon banatu du dirua. Bigarren saria 750.000 euro eta 75.000 serie eta dezimo bakoitzeko, hurrenez hurren, eman ditu.

3 milioi euro Abadiñora

Abadiñok jaso du sari potoloena: bertako Loteria administrazioak 3 milioi euro banatu ditu gaur, bigarren sariari esker. Administrazio horretako jabeetako batek azaldu duenez, zenbaki horren lau serie erostea erabaki zuten, bizilagun batek astero eskatzen zuelako. 40 dezimo horiek lehiatilan saldu zituzten.

Zenbaki horretako beste serie bat, 750.000 euro, Ormaetxean saldu da, Bilbon. Administrazio horrek 9 milioi euro banatu zituen abenduaren 22ko zozketan.

Bilboko 30. Loteria Administrazioak ere bigarren sariaren serie bat saldu du eta, horrenbestez, beste 750.000 euro banatu ditu. Azken sei urteetan eman duen sari potolo bakarra izan da.

Hirugarren saria, 250.000 euroko sariarekin (serie bakoitzeko), 84.222 zenbakiari egokitu zaio eta Portugaleten, besteak beste, saldu da. Guztira, 250.000 euro banatu dira Portugaleten.

Lau zenbakiko sariak (3.5000 euro serie bakoitzeko), hiru zenbakikoak (1.000 euro) eta bi zenbakikoak (400 euro) honako hauek izan dira:

3.500 euroko saria serie bakoitzeko: 6691 eta 6989 zenbakiak

1.000 euroko saria, serie bakoitzeko: 794, 285, 762, 508, 881, 635, 296, 369, 545, 466, 658, 668, 692 eta 873

400 euro: 34, 69, 25, 92 eta 09 zenbakietan bukatutako txarteletan.

 

letan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X