Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon armatu batek Laudioko banketxe batean lapurreta egin du

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dirua hartu eta ihes egin du lapurrak. 09:30 inguruan izan da lapurreta, Santander Bankuak Laudioko Zumalakarregi etorbidean duen bulegoan.
Santander Bankuaren bulegoa, Laudion.
Santander Bankuaren bulegoa, Laudion.

Arma labur bat eskuan zuela, gizonezko bat  Santander Bankuak Laudion, Zumalakarregi etorbidean, duen bulegora sartu da goizean, 09:30 inguruan. Bertako langileetako bati dirua eskatu dio, armarekin tiro egiteko mehatxua eginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak baieztatu duenez,  beharginak dirua kopuru bat eman dio ( zenbat ez dute zehaztu) eta lapurrak ihes egin du. Ertzaintza lapurraren bila dabil.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X