Frantziako atentatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Charlie Hebdo'ren hurrengo portada: 'Dena barkatuta dago'

Mahoma ale berriaren portadan agertuko da, "Ni naiz Charlie" kartel bat eskuan.
'Charlie Hebdo' astekariaren ale berria asteazkenean jarriko dute salgai
'Charlie Hebdo' astekariaren ale berria asteazkenean jarriko dute salgai

Charlie Hebdo astekari frantziar satirikoak Mahomaren karikatura bat izango du atentatuaren ostean publikatuko duen lehen alearen portadan. Islamiarren profeta negarrez agertuko da, "Je suis Charlie" (Ni naiz Charlie) dioen kartel bat eskuan. Goian, esaldi bat: "Tout est pardonne" (Dena barkatuta dago).

Liberation egunkariak eman du portadaren berri, aldizkariaren langileak hedabide horren bulegoetan ari baitira lanean sarraskiaren ostean.

Charlie Hebdo hedabideak zuzendaria, zortzi kazetari eta lau marrazkilari galdu zituen atentatuan.

Aldizkari berria asteazken honetan kaleratuko dute. 3 milioi ale banatuko dituzte (normalean 60.000 inprimatu ohi dituzte), eta bildutako diru guztia biktimen senideei emango diete.

Astekariaren abokatuak, Richar Malkak, hurrengo alean Mahomaren karikaturak eta politikarien eta erlijiosoen aurkako txisteak publikatuko dituztela aurreratu du azken egunetan, "hori baita Ni naiz Charlieren espiritua".

"Ez dugu inoiz amore emango; bestela, honek guztiak ez luke zentzurik izango", esan du.

ango", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X