Ezbeharra Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru zauritu, horietako bat larri, istripu batean Zallan

Beste bi pertsonak arin zauritu dira. Zauritu larria helikopteroz Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste bi biktimak ere Gurutzetara eraman dituzte. Ezbeharra BI-3651 errepidean gertatu da.

Hiru pertsona zauritu dira istripu batean, arratsaldean, BI-3651 errepidean. Ezbeharra Zallan (Bizkaia) gertatu da. Pertsona bat larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera helikopteroan eraman behar izan dute.

Istripua 16:30 aldera gertatu da. Bi autok aurrez aurre talka egin dute Balmasedako irteeran, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Bi pertsona arin zauritu dira. Zauritu larria helikopteroz Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman dute. Beste bi biktimak ere Gurutzetara eraman dituzte.

BI-3651 errepidea itxi behar izan dute. Errepideak noranzko bakoitzean bi errei ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X