Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Kanpezun amari tratu txarrak ematea egotzita

47 urteko gizonezkoa baldintzapean aske zegoen, aita hiltzegatik espetxean 10 urte igaro ostean. Amak ez du haren kontrako salaketarik aurkeztu, errepresalien beldur baita.

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Kanpezun (Araba) amari tratu txarrak emateagatik. Gainera, ama ere mehatxatu eta hertsatu zuen. Gizonezkoa baldintzapean aske zegoen, aita hiltzegatik espetxean 10 urte igaro ostean.

Amak ez du haren kontrako salaketarik aurkeztu, errepresalien beldur baita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gizonezkoa atxilotzeko ikerketa joan den azaroan jarri zuten martxan. Familiaren barnean tratu txarren aurka lan egiten duen Ertzaintzako talde batek prebentziozko hitzaldiak eskaini zituen Arabako hainbat udalerritan.

Guardiako auzokideekin bildu ostean, emakume batek ustez pairatzen zuen egoeraren berri izan zuten agenteek, eta egoera argitzeko ikerketa abiatu zuten Kanpezun.

Hainbat auzokide eta profesional elkarrizketatu zituzten, eta konturatu ziren gizonezko hark ama erabat isolatuta zuela. Susmagarria etxean ez zegoela aprobetxatuta, Ertzaintza amarekin bildu zen. Amak azaldu zuenez, urteak zeraman semearen tratu txarrak jasotzen.

Beste pertsonekin harremanak izatea galarazten zion, eta bere aginduak betetzen ez bazituen, janaririk gabe utziko zuela esaten zion. Gainera, heriotza mehatxuak ere bota zizkion semeak, eta ganibet batekin ere mehatxatu zuen. Ama errepresalien beldur zen.

Ostiral honetan Ertziantzak susmagarria atxilotu zuen, legez kanpoko atxikimendua, tratu txar psikologikoak, mehatxuak eta hertsapena delituak leporatuta. Dagokio izapideak egin ostean, Gasteizko Epaitegira eraman dute, eta epaileak espetxean sartzeko agindu eman du.

Atxilotuaren amak etxebizitza utzi du, eta harrera-zentro batera eraman dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X