Egia auzoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek lapurreta armatua egin du Donostiako supermerkatu batean

Lapurreta BM supermerkatu batean gertatu da, 20:15ean, Egia auzoko Tejeria kalean. Lapurrak 400 bat euro ostu ditu eta dendatik ihes egitea lortu du.

Gizon batek lapurreta armatua egin du gaur Donostiako supermerkatu batean. Dirua ostu eta ihes egin du lapurrak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lapurretan ez du inor zauritu.

Lapurreta BM supermerkatu (Uvesco katea) batean gertatu da, 20:15ean, Egia auzoko Tejeria kalean.

Gizonezko batek supermerkatuko langileei su-arma batekin mehatxu egin die. 400 bat euro ostu ditu lapurrak, eta dendatik ihes egin du, Poliziako iturriek zehaztu dutenez.

Lapurra atxilotzeko dispositibo bat martxan jarri du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X