INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrigorriagako Padura klubak “irmo” gaitzetsi ditu adin txikiko batek jasandako sexu-jazarpenari buruz zabaldutako “funtsik gabeko akusazioak”

Kirol klub horretan neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute elkarteek. Padurak “gogor" gaitzetsi du “edozein eraso mota” eta baita bideoa hedatzea ere, baina gertakariak klubaren jardueraren esparrutik kanpora gertatutakoak direla adierazi dute.

Arrigorriaga CD Padura campo de fútbol
Arrigorriagako futbol zelaia. Argazkia: Google maps.

Padura Arrigorriagako klubak "irmo" gaitzetsi ditu 14 urteko neska batek sexu-jazarpenari buruz Bidaure genero indarkeriaren biktima diren haurrak babesteko elkarteak eta Urruma Arrigorriagako talde feministak "zabaldutako funtsik gabeko akusazioak”

Bizkaiko herri horretako bi elkarte horiek "irmotasun falta" egotzi diote futbol klubari sare sozialetan zabaldutako ohar batean adin txikiko batek jasandako sexu-indarkeria eta jazarpenagatik. Horrekin lotuta, 5 gazte ikertzen ari dira, eta elkarteek salatutakoaren arabera, mutil horiek nesken taldeko jokalaria jazarri dute entrenamenduetan, eta batek neskaren bideo sexual bat zabaldu zuen. Irailean izandako gertakariak dira, eta kasua Adingabeen Fiskaltzaren esku dago jada.

Ostiral iluntzean zabaldutako ohar batean, Padurak "gogor" gaitzetsi du "edozein eraso mota", baita bideoa hedatu izana ere. Horren esanetan, "ekintza arduragabea da" eta "pertsonen intimitatea urratzen du".

Halere, Bidaure eta Urruma elkarteek "informazio faltsua eta kontrastatu gabea" zabaldu dutela iradoki du, eta "errealitatea desitxuratzea" egotzi die, "adingabeei, haien familiei eta kirol komunitate osoari" kaltea eraginez.

Klubak hainbat puntu aipatu ditu bere oharrean. Batetik esan du bideoa ez zuela klubeko jokalari batek zabaldu. "Instalazioetan ez dago jasota inolako sexu-erasorik, jazarpenik edo indarkeriarik gertatu denik", azaldu du, eta klubak ez daki "jokalarien aurkako salaketarik egiaztatu den". Bukatzeko, "gertakariak ez ziren klubaren jardueraren esparruan gertatu", erantsi du.

Padura kluba "prest" agertu da adingabearen familiarekin, erakundeekin eta informazio egiaztatua eman dezakeen edonorekin "lankidetzan aritzeko", eta argi utzi nahi izan du 2025eko azaroan gertakari horien berri izan zutenean "babeserako barne-protokoloak eta prebentzio-neurri zehatzak" hartu zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X