Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, 2025eko Euskadi Gastronomia Sarien irabazleak
Besteak beste, hauek aritu ziren mugimendu horretan: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza, Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo.
Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileek jaso dute 2025eko Euskadi Gastronomia Saria. Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana sukaldariek, besteak beste, 70eko hamarkadan sortu eta gidatu zuten mugimendua izan zen. Sari horrekin, Eusko Jaurlaritzak euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntzari eta proiekzioari egindako ekarpena aitortu die.
Sarien lehen edizio honetan, Txomin Etxaniz txakolin upategiko arduradun Txueka Isasti anaiak ere saritu dituzte, ibilbide enogastronomiko onenaren kategorian, eta AIDTEC Solutions enpresa sortu duen Izaskun Oribe ingeniaria nabarmendu dute gazte talentudunaren kategorian, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
"Apustu kolektibo hark jarri zituen gaur egun Euskadik gastronomia-helmuga erreferente gisa duen nazioarteko prestigioaren oinarriak, eta gastronomia herrialdearen identitatearen, nazioarteko proiekzioaren eta garapen ekonomikoaren ardatz nagusietako bat bihurtu zuen", Elikadura, Landa Garapen eta Arrantza Sailaren hitzetan.
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, hauek saritu ditu: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza, Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo.
"Mugimenduak tokiko produktua duintzearen alde egin zuen, sukaldaritza-teknikak modernizatu zituen eta sormenetik lan egitea proposatu zuen, sustraiak galdu gabe", Jaurlaritzaren arabera.
Ibilbide enogastronomiko onenaren sariari dagokionez, Txueka Isasti anaiek Getariako Txakolinaj atorrizko deitura bultzatzen eta sendotzen egindako lan aitzindaria nabarmendu du Sailak.
"1980ko hamarkadaren hasieratik, Txueka familiak ekoizleen profesionalizazioa sustatu zuen, bertako mahats-barietateen berreskurapena bultzatu eta ardogintzan teknika aurreratuak ezarri zituen. Horri esker, Getariako txakolinak mundu mailako aitortza lortu du bere kalitateagatik", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.
Bestalde, Izaskun Oribek adimen artifiziala ardogintzaren sektorean aplikatzeko egindako lan berritzailea saritu du.
Horren esanetan, Bastidatik, Oribek KUBE proiektua garatu du: Arabako Errioxako tradizio enologikoa analisi prediktiboarekin eta konputazio kuantikoarekin uztartzen dituen ardoa, ekoizpen-prozesu bakoitza optimizatuz bikaintasuneko produktua lortzeko. Bere ikuspegiak teknologia nekazari txikiengana hurbiltzen du eta jasangarritasuna sustatzen du, aldi berean sektorean emakumeen presentzia bultzatuz.
“Gastronomia sari hauek ez dute soilik ibilbide indibiduala aitortzen; gure sektoreak bere burua berrasmatzeko eta garai berrietara egokitzeko duen gaitasuna ere azpimarratzen dute, lurraldearekiko bikaintasuna eta sustraitasuna mantenduz”, adierazi du Amaia Barredo sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.