Gizonezko batek bikotekidea hil du ustez Alhaurinen (Malaga)
Gizon batek bikotekidea hil du ustez Alhaurin de la Torren (Malaga). Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, baina litekeena da genero indarkeriaren kasu bat izatea. Izan ere, lehen datuen arabera, gizasemeak itota hil du emakumea, eta gero, bere burua urkatu du.
31 urteko emakumearen hilotza 20:00etan topatu zuten, igandean, senide batzuek. Haren gorpuaren ondoan, bikotekidearena, 49 urteko gizonezkoarena, zegoen, lepo aldean gerriko bat zuela, azaldu dute ikerketaren iturriek.
Bikoteak sei urteko alaba bat zuen, eta atzo arratsaldean aitita-amamen etxean zegoen, SUR egunkariak zabaldu duenez.
Jorge Hernandez Mollar Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkariak deitoratu egin du gertatutakoa, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu duela esan du.
Beste emakume bat larri, Tenerifen
Bestalde, Guardia Zibilak 68 urteko gizonezko bat atxilotu du Tenerifen, Tegueste udalerrian, bikotekidea, 50 urteko emakumezkoa, hiltzen saiatu izana egotzita.
Erasoa 09:30ean jazo omen zen, El Portezuelo auzoan.
Antza, bikotea eztabaidan ari zela, gizonak labana bat hartu zuen eta hainbat sastada eman zizkion emakumeari. Ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen, baina handik gutxira aurkitu eta atxilotu zuten.
Emakumea ospitalera eraman zuten, larri, baina haren bizia ez dago arriskuan. Bikotekideak elkarrekin bizi ziren, eta emakumeak ez du inoiz tratu txarrik salatu.
_____________________________
Tratu txarrak jasaten badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontun hartu gida honetako gomendioak edo deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten telefono fakturan).
fono fakturan).Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.