Abortu Legearen erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ: 'Adingabe gehienek gurasoak lagunduta abortatzen dute'

Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez, egun indarrean dagoen legea ez da aldatu behar, ondo funtzionatu duelako.
Aitor Esteban EFE
Aitor Esteban EFE

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak nabarmendu duenez, haurdunaldia eten nahi duten 16-17 urteko neskato "gehienek" gurasoak lagun dituztela abortatzen dute, eta, beraz, ez da beharrezkoa egun indarrean dagoen legea erreformatzea. Alderdi Popularrak proposatutako testuaren arabera, adingabeek gurasoen baimenarekin bakarrik abortatu ahalko dute. Proposamena gaur da eztabaidatzekoa osoko bilkuran.

"Alderdi Popularraren proposamenaren kontra bozkatuko dugula esana dugu", gogorarazi du bozeramaile jeltzaleak hedabideei egindako adierazpenetan. Izan ere, EAJren ustean, "abortu kasuak gutxituz joan dira" eta haurdunaldia eteten duten adingabeen kopurua EBko beste herrialdeetakoen "antzekoa" da. EAJren aburuz, legeak ondo funtzionatu du eta emakumeek "modu arrazoituan" erabili dute.

"Adingabeak gurasoak lagunduta joaten dira", erantsi du. "Buruz ari naiz, baina, oker ez banago, neskatoen % 96k gurasoak lagunduta abortatzen dute. Oso gutxi dira baimenik gabe egiten dutenak, eta halakoetan egoera zailak egoten dira atzean: familia barruko indarkeria edo intzestu kasuak. Emakumeek modu arrazoituan erabili dute legea, eta, ondorioz, ezin dugu aterik itxi", adierazi du ganberara sartu baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X