Hilketa institutuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balezta gehiago aurkitu dituzte irakaslea hil zuen adingabearen etxean

Generalitateak aurreikusi duenez, gazteak tratamendu berezia jasoko du bizpahiru urtez; izan ere, litekeena da buruko gaixotasunen bat izatea.
18:00 - 20:00
Elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze egin dituzte Katalunian

Astelehenean Bartzelonako institutu batean irakasle bat hil eta lau pertsona zauritu zituen 13 urteko ikasleak zerrenda bat zuen, irakasle eta ikaskideen izenekin, eta etxean egindako baleztak eta karabinak ere bazituen. Esquadra Mossoek aurkitu dituzte haren etxean egindako miaketan, eta atzemandako guztia ikertzen ari dira orain.

Kataluniako ikastetxe guztietan minutu bateko isilunea egin dute hildako irakaslearen omenez.

Generalitateak aurreikusi duenez, gazteak tratamendu berezia jasoko du bizpahiru urtez, familiara itzuli aurretik; izan ere, litekeena da buruko gaixotasunen bat izatea.

Haurren Arretarako Zuzendaritza Nagusiak adingabearen egoera aztertzen jarraitzen du, zein tratamendu jaso behar duen erabakitzeko.

Irene Rigau Hezkuntza kontseilariak aurreratu du Ongizate eta Familia Departamentuko zerbitzu berezi batean sartu beharko dutela ziurrenik. Bertan, gatazkak eragin edo egoera traumatikoak jasan dituzten ikasleei jarraipen berezia egiten diete.

Rigauk berretsi du zantzu guztien arabera "agerraldi psikotikoa" izan zuela mutikoak erasoa egin zuenean. "Buruko gaixotasunen baten kasu argi bat da", azpimarratu du kontseilariak.

Atzemandakoa

Esquadra Mossoak adingabeari atzemandakoa aztertzen ari da orain, bai krimena egin zuenean soinean zeramana, bai atzo gurasoen etxean egindako miaketan atzemandakoa.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, irakasleen eta ikaskideen izenak agertzen ziren paper bat aurkitu zuten haren etxean, eta jomugan zituen pertsonen izenak diren ikertzen ari dira.

Bestalde, marrazki batzuk ere aurkitu zituzten, tartean plano bat, eta eskolakoa den argitu nahi dute.

Horrez gain, etxean egindako beste bi balezta eta beste hainbeste karabina aurkitu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X