Aernnovako sutea, kontrolpean
Aernnova Aerospace aeronautika enpresako zuzendaritzak krisi kabinetea eratu du Miñaoko Parke Teknologikoan, gaur goizean piztu den suteak eragindako ondorioak aztertzeko eta egoeraren aurrean hartu beharreko neurriak erabakitzeko. Jose Miguel Corres EAEko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak ere hartu du parte bileran. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila ere Aernnovarekin harremanetan jarri da.
Iñaki Lopez Gandasegi Aernnovako presidenteak adierazi duenez, kalteak handiak izan badira ere, ez dira hasieran uste bezainbestekoak. 'Kaltetutakoa enpresa laguntzailea da, ez dio zuzenean aeronautikaren produkzioari eragiten', esan du.
Sute handi bat piztu da gaur goizeko lehen orduan Aernnova Aerospace aeronautika enpresan, Gasteizko Miñaoko Parke Teknologikoan, Leonardo da Vinci kalean. Enpresako pinturen pabiloia kiskali da, eta kalte handiak egin ditu. Ez da inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 06:30 inguruan piztu da sua, enpresaren lehen solairuan. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta sua itzaltzeari ekin diote. 10:30 inguruan sutea kontrolatuta zuten suhiltzaileek, eta pabiloi barrura sartu dira sua erabat itzaltzera.
Hegazkinetarako osagaiak eta haize-sorgailuak egiten dituzte Aernnova Aerospacen. Beheko solairuan pintura nabea dute, eta hor izan da sutea. Lehen solairuan bulegoak dituzte, eta kea asko zabaldu den arren, sua ez da zabaldu bulegoetara.
Hiriko hainbat lekutatik ke-laino beltz handi bat ikusi ahal izan da. Ertzaintzak Miñaoko parkerako sarrerak itxi ditu lehen orduan, baina 08:00etarako zabalik zeuden berriro.
Suhiltzaile ugari bertaratu dira sua itzaltzera, eta egoera kontrolpean hartu dute. Oraingoz, ez dute jakitera eman sua

Argazkia: EFE
Gas-hornidura, etenda
Sutearen ondorioz, Miñaoko Parke Teknologikoko gas-hornidura aldi baterako eten egin dute, 'badaezpadako neurri gisa'. Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, bestalde, Aernnovaren egoitzaren inguruan dauden bi enpresek langileak aterarazi dituzte euren eraikinetatik, zabaldu den ke-lainoa dela eta.
'Erabat suntsituta'
Gasteizko suhiltzaileak ez ezik, Laudioko, Bilboko eta Donostiako suhiltzaileak Miñaora joan dira, itzaltzeko lanetan laguntzera. Jose Antonio Fernandez Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzako koordinatzailearen esanetan, Aernnovaren pintura pabiloia erabat suntsituta geratu da. Helburua, orain, ingeniaritza alorreko plantara ez zabaltzea dela esan du.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Fernandezek esan du 09:00etarako egoera mendean hartuta zutela suhiltzaileek.
Maroto: 'Hiriarentzat albiste txarra da'
Javier Maroto Gasteizko alkateak 'kezkaz' hartu du gertatutakoa, eta esan du 'hiriarentzat albiste zaila' dela. Aernnovan gertatzen dena 'gertutik' jarraituko duela adierazi du, 'enpresa oso garrantzitsua delako eta kaltetutako pertsonak asko direlako'. 'Antzeko beste esperientzia batzuk ere bizi izan ditugu, eta ondorioak oso kaltegarriak dira hiri osoarentzat', gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen arnasgune bihurtuko da Bilbo igandean Kirikiño Ikastolak antolatutako Ibilaldiarekin
Maiatzaren 31n, Bizkaiko ikastolen jai handia ospatuko dute Txurdinaga inguruan. Hiru gunetan banatuta, egun osoko egitarau zabala eta bizia egongo da gozagai.
Getxotik Sevillaraino bizikletaz, Jaime Lafitak erronka berria hasi du ELAri ikusgarritasuna emateko
Jaime Lafitak erronka berri bat hasi du gaur Getxon. "DalecandELA" elkarteak lagunduta, eta Tandem batean igota, Sevillaraino joango dira zortzi lagun bizikletaz, ELA Legea lehenbailehen aplikatzea eskatzeko. Bidean, Madrilen eta Sevillan, Death Valley. El valle de la muerte dokumentala aurkeztuko dute.
Mugimendu antimilitaristak protesta egin du Basaurin Sidenorren aurka, Gazako genozidioa salatzeko
Mugimendu antimilitaristako kideek protesta egin dute larunbatean Sidenorrek Basaurin duen egoitzaren aurrean, "herri palestinarraren aurkako genozidioan izan duen papera" salatzeko; izan ere, aktibisten esanetan, bertan ekoizten den altzairua “funtsezkoa” da Israelen arma-industria asetzeko. Ertzaintzak dozena bat ekintzaile identifikatu ditu.
Ehunka lagun bildu dira Errenterian, “Inpunitateari Stop, erasoen aurrean autodefentsa feminista” lelopean
Errenteriako eta Oiartzungo herritarrek bat egin dute Mugimendu Feministak egindako deiarekin, eta irmo salatu dute Xenpelar Bertso Eskolako irakasle batek, "ardi larruz jantzitako erasotzaile" gisa definitu dutenak, ustez hainbat urtez egindako erasoak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa leporatuta
Horrek zeraman ibilgailuan 24 eta 48 urte bitarteko 12 pertsona zihoazen. Ertzain-etxera eraman dituzte identifikatzeko, eta laster egingo dituzte atzerritarrekin egin beharreko kudeaketak. Furgoneta miatuta, hainbat pasaporte aurkitu dituzte.
Emakume batek bortxaketa salatu du Baionan
Asteazkenean jazo zen erasoa, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean. Epaileak behin-behinean espetxera bidali du 42 urteko akusatua.
Mikel Erentxunek Duncan Dhuren 40. urteurrena ospatu du Miramar Gauak jaialdian
Miramar Jauregian, Kontxako badiara begira dauden lorategietan, Mikel Erentxun buru duen taldeak emanaldia eman du ostiral honetan, Duncan Dhuren 40 urteak ospatzeko.
Etxebizitzetako sarrailetan plastilinazko edo paperezko markatzaileak aurkitu dituztela ohartarazi du Ertzaintzak
Azken asteotan, Ertzaintzak delitugileek erabilitako markatzaileak atzeman ditu Bizkaian: sarrailetan plastilina zati txiki batzuk eta paperezko zapi baten zatiak.
Aldaketak Iruñeko sanferminetako entzierroetan
Zezenak zezen-plazara iritsi aurretik plazan sartzen diren korrikalariak ezin izango dira han zain egon, espazioa libre uzteko eta gainerakoak ez oztopatzeko. Gainera, ibilbidera sartzeko ordua 07:15etik 07:30era aldatu da, 15 minutuz atzeratu ondoren.
Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute bizi dugun egoera nahiko lasaia dela
Iritziak emateko askatasunaren inguruan ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen herenak esan du nahiago duela zenbait gairen inguruan iritzirik ez ematea jendaurrean. % 62,7k esan dute ez dutela arazorik iritzia lasai emateko.