Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteria Nazionaleko lehen saria egokitu da Altsasun

94.981 zenbaki saritua herriko 2. administrazioan saldu dute.

Larunbat honetan ospatu den Loteria Nazionalaren zozketako lehen saria Altsasun egokitu da, eta 94.981 zenbaki sarituak 600.000 euro utzi ditu serieko.

Bestalde, dezimoko 3.000.000 euroko sari berezia 10. serieko lehen frakzioarentzat izan da.

Zenbaki saritua Altsasuko 2. administrazioan saldu dute.

Dirua atzera bueltatzen duten zenbakiak, berriz, 1, 2 eta 6 izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X