Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak, Gasteizen

Emakumeen aurkako indarkeria kasuak ugaritu egin dira Arabako hiriburuan, astebetean seigarrena izan baita. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Emakume bati eraso egin dio bere bikotekideak Gasteizen, zaplada bat emanez eta ileetatik tiraka kotxe batean gogoz kontra sartzera behartuz. Ertzaintzak dagoeneko atxilotu du erasotzailea, 20 urteko gizonezko bat. Hortaz, sei lagun atxilotu dituzte astebetean Arabako hiriburuan indarkeria matxista egotzita.

Udalak prensa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, erasoa goizaldean jazo da, 01:20an, Zaramaga kalean dagoen merkataritza-zentro bateko aparkalekuan.

Lekuko batzuek Ertzaintzari deitu diote, gertatzen ari zenaren berri emateko. Patruila bat bertaratuta, erasotzaileak onartu egin du zaplada bat eman izana bikotekideari; gizonaren esanetan, eztabaidan aritu dira eta elkar jo dute. Emakumeak ez du onartu bikotekidearen erasoa jaso izana, baina bai onartu du eztabaidatu eta borrokan aritu izana.

Horien adierazpenak entzun ondoren, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman dute.

Sei eraso, astebetean

Azken kasu hori kontuan hartuta, guztira sei emakumeri eraso diete astebetean Arabako hiriburuan. Abuztuaren 6an, emakume batek kale erdian jaso zuen erasoa; hilaren 9an, guztira hiru eraso matxista izan ziren; eta hilaren 11n, beste emakume bati eraso zioten, ukabilka.

_____________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X