Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideak jipoitzeagatik

Azken orduetan, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu dituzte Arabako hiriburuan.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, azken orduetan, bikotekideak jipoitzea leporatuta.

Aurreneko erasoa Senda ibilbidean gertatu zen igandean, 07:40 aldera. Antza denez, 22 urteko gazte batek bikotekideari aurpegian kosk egin eta belarritakoak atera zizkion. Ondorioz, Udaltzaingoak gaztea atxilotu zuen, emakumeen kontrako indarkeria delitu bat egotzita.

Ordubete eskas geroago, beste emakume bat erdi korderik gabe geratu zen Gasteizen, ustez bikotekideak erasota. 21 urteko mutil-laguna Ertzaintzak atxilotu zuen, agenteak neskari laguntza emateko joan zirela.

Igandeko goizean jazo zen, Arabako hiriburuko Urbina kalean. Partikular batek deitu zituen agenteak, mutil batek bikotekideari eraso ziola ikusita.

Ertzainek erdi konorterik gabe aurkitu zuten emakumea, ezpainetatik odola zeriola eta mutil batengan bermatuta; mutilak neska kolpatu zuela onartu zuen, eta, ondorioz, genero-indarkeriaren delitu bat egotzita atxilotu zuten.

Neska Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten anbulantziaz. Atxilotua ere ospitaleratu zuten, Santiago Ospitalean, lesioren bat zuelako, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Mutila epailearen esku jarri dute.

Hirugarren atxiloketa 20:30 aldera egin zuten Paula Montal kaleko etxebizitza batean, igandean. Dirudienez, gizon batek emazteari eraso egin zion eztabaida bero batean.

Udaltzaingoak emakumea kalean topatu zuen bertaratu zenean. Biktimak kolpeen zantzuak zituen eta bi seme-alabak urduri eta negarrez zeuden.

44 urteko senarra etxe barruan zegoen eta labana bat eskuan zuen. Azkenik, udaltzainek gizonarekin hitz egin ondoren, erasotzailea errendatu zen.

__________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); biak doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X