Cuencako hilketa bikoitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Morate espainiaratzeko eskaera onartu du Errumaniak

“Akusatua estraditatzeko eta bere ondasunak espainiaratzeko eskaera egin berri dut”, iragarri du Flavius Ionescu epaileak.
18:00 - 20:00
Errumaniak Sergio Morateren estradizioa onartu du

Timisoarako Apelazio Auzitegiak Sergio Morate Cuencako ustezko hiltzailea estraditatzeko baimena eman du gaur goizean.

“Akusatua estraditatzeko eta bere ondasunak espainiaratzeko eskaera onartu berri dut”, iragarri du Flavius Ionescu epaileak.

Moratek bost egun izango ditu erabakiaren aurrean errekurtsoa jartzeko.

Estradizio prozesua martxan jarri arte, behin-behineko espetxealdian izango da Morate. Bukaresteko Auzitegiak izango du azken hitza.

Epailearen aginduz, Morateren ondasunak ere espainiaratuko dituzte; besteak beste, ustezko hiltzailearen ibilgailua, jantziak eta sakelako telefonoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X