Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Barakaldon, Udaltzaingoaren agenteak arma zuriz mehatxatzea egotzita. Udaltzainak indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joan ziren, eta han egin zien mehatxu gizonak. Hura geldiarazteko, taser pistola bat erabili zuten agenteek, eta, ondoren, tiro egin zioten hanka batean. Hala, zauritu ostean, ospitalera eraman zuten, baina arriskutik kanpo omen dago.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, ostiralean gertatu zen guztia, 19:40an. Barakaldoko udaltzainak Karmen auzoko merkataritza establezimendu batera joan ziren, indarkeriaz egindako lapurreta bat egiten ari zirela jakin ondoren.
Establezimenduaren kanpoaldera iritsi zirenean, labana batekin mehatxatzen zituen gizon bat topatu zuten udaltzainek. Agenteak gizona geldiarazten saiatu ziren, eta taser pistola bat erabili zuten, baina jarrera oldarkorra erakusten jarraitu zuen. Horren aurrean, agenteek tiro egin zioten hanka batean, mendean hartzeko. Atxilotuak aurrekari ugari ditu, antzeko gertakariengatik.
Osasun zerbitzuek bertan artatu zuten zauritua, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten jarraian, baina egonkor eta arriskutik kanpo dago. Indarkeriaz egindako lapurreta delitua eta agenteen aurkako atentatua egotzi dizkiote.
Ertzaintzak bere gain hartu ditu ondorengo eginbideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.