17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Foruzaingoak 17 urteko mutil bat salatu du, Beriainen polizia-kontrol batetik ihes egiteagatik. Gainera, berak gidabaimenik ez izateaz gain, autoak ez zuen ez asegururik ez IATrik. Potentzia handiko autoa zen, eta amari ostu omen zizkion giltzak.
Astelehen goizaldean izan zen gertakaria. Herritarren Prebentziorako eta Arretarako patruilek, bide-segurtasuneko unitateekin koordinatuta, kontrol bat ezarri zuten Beriaingo hirigunean, ibilgailu bat abiadura handian zebilela jakin ostean.
Polizia-kontrolean gelditzeko agindua eman ostean, gidariak abiadura bizkortu zuen eta ihesari ekin omen zion.
Ihesaldian, bide-segurtasuna arriskuan jarri zuten hainbat maniobra egin zituen, besteak beste, N-121 errepidean, Tebasko biribilgunea kontrako noranzkoan hartuta, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Azkenean, ibilgailua geldiaraztea lortu zuten, eta orduan egiaztatu zuten agenteek gidaria 17 urteko mutil bat zela.
Gazteak giltzak ostu zizkion amari ibilgailua hartzeko. Gainera, autoak ez zuen nahitaezko asegururik indarrean, eta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) iraungita zuen.
Udaltzaingoak salaketa jarri du horren kontra ibilgailuak gidatzeko beharrezko administrazio-lizentziarik izan gabe gidatzeagatik, ausarkeriaz gidatzeagatik, trafikoko agenteei desobeditzeagatik eta ibilgailuaren administrazio-irregulartasunengatik.
Foruzaingoak, gainera, adingabeak erakutsitako "arriskuaren pertzepzio falta kezkagarria" nabarmendu du; izan ere, atzeman ostean agenteei galdetu zien ea bere jarduera "Instan argitaratuko zen".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera