Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia erakundeekin elkarlanean, errefuxiatuak hartzeko

Udalak iragarri duenez, "udal zerbitzu guztiak jarriko ditu iristen diren pertsonen eskura".
Eneko Goia Donostiako alkatea alcalde. EFE
Eneko Goia Donostiako alkatea alcalde. EFE

Donostiako Udalak iragarri du "gainerako euskal erakundeekin eta hirugarren sektorearekin" elkarlanean arituko dela "Europako errefuxiatuen krisiari aurre egiteko", eta "udal zerbitzu guztiak" jarriko omen ditu "iristen diren pertsonen eskura".

Donostiako Udalak prentsa-ohar batean azaldu duenez, Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako eta Duñike Agirrezabalaga Lankidetzako zinegotziek "gainerako erakundeekin batera plan integral bat" aurrera eramateko konpromisoa dute.

San Romanek eta Agirrezabalagak esan dute erakunde bakoitzak ezin duela "bere kontura" ibili, eta "sortzen diren arazoei modu koordinatuan erantzun integrala" ematearen alde egin dute.

"Nazioartetik harago doan arazo baten aurrean gaude, eta Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen moduan, euskal erakundeak ekarpenak egiteko prest gaude, elkartasuna eta prestutasuna erakutsiz", gaineratu dute.

Era berean, zinegotziek iragarri dute egoerak "txoke plan bat" eskatzen duela, "iristen diren pertsonei ahal den harrera onena egiteko".

Gipuzkoako Diputazioaren erantzuna

Ildo berean, Gipuzkoako Diputazioak ere neurriak hartuko ditu Europara “modu masiboan” iristen ari diren errefuxiatuei laguntzeko.

Foru Gobernuak konponbide “bateratua, koordinatua eta osoa” emateko asmoa iragarri du, eta dagoeneko gainerako udalekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta hirugarren sektorearekin lanean ari dela jakinarazi du, bitarteko guztiak abian jartzeko asmoz.

Agiri baten bidez, auzi honetan erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela adierazi du, “Europa astintzen ari den tragediari erantzun globala emateko”.

Elkartasuna Gipuzkoaren “nortasun ikurra” dela esan du. “Siriako gerratik ihes egiten ari diren milaka errefuxiatuen errealitatea drama humanitarioa da eta gu laguntzeko prest gaude”, azpimarratu du.

 

tu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X