Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batuko haurrak, tabakoaren ketik libre autoetan

Lege batek haurrak doazen autoetan erretzea debekatuko du. 50 librako (67 euro) isuna ezarriko diete araudi berria betetzen ez dutenei.
MAM-eko argazkia: tabaco-eitb_
MAM-eko argazkia: tabaco-eitb_

Haurrak dauden auto barruan erretzaileei zigarro bat piztea debekatzen dien legea sartuko da indarrean gaur Erresuma Batuan, umeak erretzaile pasibo bihur daitezen saihesteko asmoz.

Araudi horrek ibilgailu pribatu guztiei eragiten die, eta araua betetzen ez duen orori (gidaria zein edozein bidaiari barne) 50 librako isuna (67 euro) ezarriko dio.

Halaber, zigortu egingo dituzte ere aparkatuta dauden ibilgailuetan edota kabriolet gisako autoetan erretzen daudenak, nahiz eta zigarroa erretzeko unean kapota kenduta izan.

Aipatutako neurriaren helburua da 18 urte bete ez duten gazteak tabakoaren kea jasotzetik babestuta egotea, gaixotasun ugari eragiten baititu, minbizia kasu.

Britainia Handiko Biriken Fundazioaren (BLF) esanetan, 430.000 ume baino gehiago daude auto barruan kea modu pasiboan arnasteko arriskuan astero.

Lege horrek bat egiten du azken urteetan Erresuma Batuak tabakoaren aurkako borrokan hartu dituen beste erabaki batzuekin: besteak beste, lanpostuetan edo itxita dauden toki publikoetan erretzea galaraztea, eta saltzeko makinetan zigarroak ezin saltzea.

Tabakoaren eraginari buruzko ikerketa

Aipatutako egoeran erretzaile pasibo batengan tabakoak duen eragina aztertzen duen ikerlana eman dute argitara gaur, Newcastle Unibertsitateko ikerlari talde batek egindakoa.

Erretzaile boluntarioek parte hartu zuten esperimentuan, 20 minutuko ibilbideetan. Esperimentuan neurtu zutena hauxe izan zen: haur batek arnasten dituen substantzia kimiko kaltegarrien kopurua, leihatila jaitsita edota igota izanda.

Ikerlariek aurkitu zutenaren arabera, tabakoaren substantzia toxikoen eragina osasunaren babeserako jarraibideek gomendatzen dutena baino ehun aldiz handiagoa da, nahiz eta leihatila jaitsita egon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X