Andrea kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaitegiak Andrearen egoerari buruzko datuak eskatu ditu

Ospitaleko pediatria zerbitzuak epaitegi berak aurretiaz igorritako auto batean oinarritu ditu bere erabakiak.
padres de andrea-andrearen gurasoak
padres de andrea-andrearen gurasoak

Santiagoko lehen auzialdiko 6. epaitegiak Santiagoko Unibertsitate Ospitaleari  (CHUS) eta Galiziako Auzitegi Medikuntzari (Imelga) 12 urteko Andrea umearen egoerari buruzko informazioa eskatu die. Andrearen gurasoak heriotza duina ari dira eskatzen berarentzat.

Aurretiaz, ospitaleko zuzendaritza bera izan zen auzitegira jo zuena, bai ezarritako plangintza terapeutikoaren gainean, bai hura aldatzeko aukeren gainean haren iritzia ezagutzeko.

Ospitaleko pediatria zerbitzuak epaitegi berak aurretiaz igorritako auto batean oinarritu ditu orain arteko bere erabakiak. Auto hori uztailean igorri zuen epaitegiak.

Gauzak horrela, epaitegiak umearen historia kliniko osatua eskatu du, ospitalean sartu zenetik izan duen eboluzioarekin; aldi berean, honako beste hauek ere galdatu ditu: asistentziaren etikako komitearen txostena (irailaren 14an azaldu zuen batzorde horrek bere jarrera) eta pediatria zerbitzuburuaren txostena "eguneratua eta zehatza. Txosten horrek  pazientea egoera terminalean ez dagoela eta gehiegizko min edo sufrimendu egoerarik jasaten ez duela dioten irizpide klinikoak zehaztu beharko ditu gutxienez".

Auzitegiaren arduradunak Imelgari ere luzatzen dio bere eskaera. Izan ere, hari eskatzen dio zehatz dezala ea pazienteak duena atzera bueltarik gabeko gaixotasun sendaezina den, eta ea hilurreneko egoeran dagoen; horrez gain, baita ea pediatria zerbitzuak ezarritako prozedura apartekoa edo gehiegizkoa den pazientearen hobekuntza-aurreikuspenen  aurrean eta ea prozedura horrek pazienteari neurriz kanpoko minik eragiten ote dion ere.

Epaileak adierazi duenaren arabera, behin probak aztertuta eta auzitegi-medikuaren txostena ebaluatuta, adingabearen gurasoak deituko ditu.

k deituko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X