Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako eta Gipuzkoako radar berriak, gaurtik aurrera martxan

Zazpi radar finko horietatik bi Araban daude eta gainerako bostak, berriz, Gipuzkoan.
Astelehenetik aurrera martxan izango dira Arabako eta Gipuzkoako radar finko berriak. Argazkia: EiTB
Astelehenetik aurrera martxan izango dira Arabako eta Gipuzkoako radar finko berriak. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Araban eta Gipuzkoan jarri dituen 7 radar finko berriak -bi Araban AP-68 autobidean eta gainerako bostak Gipuzkoan AP-8 autobidean-martxan izango dira gaurtik aurrera.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ekainean, udako trafiko operazioaren hasieran, jakinarazi zuen radar finko berri horiek prest izango zirela udazkenerako eta hala iragarri zuen Trafiko Zuzendaritzak atzo argitaratutako ohar batean.

Zazpi radar berriak ondorengo errepideetan eta kilometro-puntuetan daude: Araban, AP-68an 51,8. kilometroan Zaragozako noranzkoan, Kuartangon, eta Erribera Goitian 54,07. kilometroan, baina, Bilborako noranzkoan.

Gipuzkoako radarrei dagokionez, hauek dira kokaguneak: AP-8 autobidean 63,933 (Elgoibar); 62,464 (Mendaro) eta 29,298 kilometroetan (Aritzeta) Donostiarako noranzkoan eta 46,025 (Zumaia) eta 57,250 kilometroetan (Deba) Bilborako noranzkoan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X