Uxaldi batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehiztari bat zauritu da Berrizen, ustekabeko tiro bat jasota

Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu da Berrizen, Okango auzoan, uxaldi batean parte hartzen ari zen ehiztari batek beso batean tiroa jaso duenean.

Ehiztari bat zauritu da gaur arratsaldean Berrizen, uxaldi batean parte hartzen zegoela, besoan tiro bat hartuta, Segurtasun Sailak Europa Pressi jakitera emandakoaren arabera.

Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu da, Okango auzoan, uxaldi batean parte hartzen ari zen ehiztari batek ustekabeko tiro bat jaso duenean besoan.

Biktimaren kideak larrialdi-zerbitzuei abisatu diete, eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira zauritua lekuan bertan artatzeko. Azkenean, baina, Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X