Nazioarteko eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi emakumetik batek bularreko minbizia izango du

Emakumeek gehien jasaten duten minbizia mota den arren, biziraupen tasa handia da (% 84,7, Euskadin). Diagnostiko goiztiarra gako da.
MAM-eko argazkia: cancer-mama_
MAM-eko argazkia: cancer-mama_

Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna da urriaren 19a. Zortzi emakumetik batek gaixotasun hau jasango du bizitzan zehar, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera (2014ri dagokio txostena).

Elkartearen arabera, emakumeek gehien jasaten duten minbizia mota da, urtean 25.000 kasu atzematen dituzte Estatuan, emakumezkoei erasaten dieten tumoreen % 29, hain justu. Minbiziak jotako emakumeen artean, heriotza-kasua nagusia da: 6.075 hil ziren 2012an.

Nolanahi ere, biziraupen tasa nahiko handia da (% 82,8koa Estatuan, eta % 84,7koa, Euskadin), azken 20 urteetan nabarmen hobetu da-eta. Urtero, % 1,4 hazten da.

Jon Darpon Osasun sailburuak atzo nabarmendu duenez, biziraupen tasa handia izanagatik, ezin da zaintza txikitu.

45-65 urte arteko emakumeen artean bereziki

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak jakinaraziko datuen arabera, kasu gehienak 35 eta 80 urte arteko emakumeen artean atzematen dira, baina batez ere 45 eta 65 urte artekoen artean. Intzidentzia tasak apur bat egin du gora azken urteetan, gizartearen zahartzeagatik eta diagnosi goiztiarrarengatik.

Hain justu, gaixotasuna garaiz atzematea da minbizia mota honen kontrako tresnari onena. Mamografien bidez egindako screening edo baheketei esker, sendatze tasa biderkatu egiten da.

katu egiten da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X