Stock Euskadi Azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 80rainoko beherapenak, gaurtik aurrera Barakaldoko BEC erakustazokan

162 saltokik hartuko dute parte Stock Euskadi Azokaren 9. edizioan. Igandera bitartean, 45.000 bisitari espero dituzte antolatzaileek, % 80rainoko beherapenak izango baitira.
Argazkia: Stock Euskadi
Argazkia: Stock Euskadi

162 saltoki hartzen ari dira parte Stock Euskadi Azokaren 9. edizioan, BEC! erakustazokan, Barakaldon. Azaroaren 6tik 8ra, 45.000 bisitari espero dituzte antolatzaileek, % 80rainoko beherapenak izango baitira.

Francisco de la Sierra azokako zuzendariaren arabera, azoka "erabat finkatuta" dago, eta EAEko merkataritza egutegian "hitzordu oso garrantzitsua da", dagoeneko. Urtean bi aldiz egiten da azoka: martxoan eta azaroan.

Eskaintzari eta bisitari kopuruari dagokionez, EAEn egiten den outlet azokarik handiena da, eta Espainiako Estatuko hirugarrena, nabarmendu du De la Sierrak.

Bederatzigarren edizio honetan parte hartzen ari diren dendarien % 65 Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak dira, eta, batez ere, modarekin, osagarriekin, osasunarekin, kirolarekin, etxerako tresnekin eta aisiarekin lotutako produktuak eskaintzen ari dira bertan.

De la Sierraren hitzetan, parte-hartzaile guztiek zorrotz betetzen dute merkataritza araudia, etiketatuari eta produktuen bermeari dagokienez, eta erositako produktuak itzultzeko arazorik ez dela egon behar gaineratu du, betiere, ezarritako araudia errespetatuz.

Sare sozialak eta zozketak

Erosleari informazioa emateko eta eskaintza berezienen ingurukoak zabaltzeko, pantaila handi bat jarri da azokaren sarreran. Sare sozialen bidez ere zabaltzen ari dira informazio hori guztia.

Halaber, aurreko edizioetan egin den moduan, 3.000 euroko txeke bat zozkatuko da bisitarien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X