Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirol-hegazkin bat erori da Gorlizen; 3 pertsona erreskatatu dituzte

Kirol-hegazkinak arazoak izan ditu motorrean, eta erori egin da Astondo inguruan.

Kirol-hegazkin bat erori da arratsaldeko lehen orduan Gorlizen (Bizkaia) motorrak huts egin ostean, baina barruan zihoazen hiru pertsonak onik erreskatatu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 13:00etan jazo da. Ordu horretan, kirol-hegazkinak arazoak izan ditu motorrean, eta erori egin da Astondo inguruan.

Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Itsas Salbamendua bertaratu dira, eta hainbat surflarik eta piraguistak ere laguntza eman dute erreskatean.

Barruan zihoazen hirurak onik atera dituzten arren, hipotermia eta zorabioak pairatu dituzte. Hiru zaurituak 30 urteko pilotua eta 24 urteko bikote bat dira. Basurtu eta Gurutzetako ospitaletara eraman dituzte, eta sendagileek 24 orduz bertan egotea erabaki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X