ERREFUXIATUEN KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baigorrira gaur iritsi dira zazpi errefuxiatu Calaisetik

Goizaldean iritsi dira, eta Baigorriko herriko etxeak egin die harrera. Hiru hilabetez egongo dira Ipar Euskal Herrian.
MAM-eko argazkia: calais-refugiados_
Calaisetik joan dira errefuxiatuak Baigorrira.

Baigorrik (Nafarroa Beherea) zazpi errefuxiatu hartu ditu gaur goizaldean, eta hiru hilabetez egongo dira bertan. Afrika eta Ekialde Hurbileko gerretatik ihes egin zuten errefuxiatuak dira, Baigorriko herriko etxeak azaldu duenez. Kazeta.eus hedabideak eman du jakitera berria. Calaiseko (Frantzia) errefuxiatu gunetik joandako errefuxiatuak dira.

Hiiru sudandar, afganistandar bat, eritrear bat, tajikistandar bat eta apatrida bat dira Baigorrira heldu direnak. 50 ziren joatekoak Baigorrira, baina horra joan ahal izateko, Erresuma Batuan sartzeari uko egin behar zioten. Hori izan liteke, azkenean, zazpi izatearen arrazoia.

Calaisen dauden etorkin gehienek Britainia Handia dute helburu, baina Parisko erasoen ondotik Gobernu frantsesak mugetako kontrolak zorroztea erabaki duenez, beste aukera batzuk hartzen hasi dira.

>

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X